XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herrian Euskaraz.

ALTSASU (EGIN).

- Joan den Abenduaren han bildu zen Altsasuan Euskal Herrian Euskaraz organizazio berriaren Nazio-Burutza.

Besteak beste, Euskal Herri guztian E.H.E.-ko elkarteek abiaraziko dituzten bi kanpainak zehaztu ziren.

Lehenengoa Udaletxeetako ekintzari dagokio.

Herri guztietan, eta Gipuzkoan eta Bizkaian hilabete honetan bertan, Udalek euskararen alde hartu behar lituzketen erabaki batzu proposatzen dira: Errotulazioaz, euskal batzorde berezi baten beharraz, eta abar.

Bigarrena, berriz, Alderdi politikoei dagokie.

Hau ere Euskal Herri guztian presentatuko da, euskararen aldeko beren erabakiak eta jokabideak herriaren aurrean azaltzeko, eta datozen hauteskundeetan presentatuko dituzten kandidatoen euskalduntasunaz onartutako irizpideak ezagutarazteko eskatuz.

Barne-egitaraua eta barneko biltzarren gorabeherak finkatu dira, era berean, baita elkarteen koordinazioa eramango duten pertsonak izendatu.

Berriro ere egiten zaie dei euskaltzale guztiei eta euskararen baztertzearen kontra borroka egin nahi duten guztiei, bertako E.H.E.-ko batzordeekin harremanetan jartzeko.